Getariako erdigune historikoan,
portura jaisten den kale lasai batean
eta Malkorbe hondartzatik 200 metrora.
Gure apartamentuak
GAINEKO APARTAMENTUA
Apartamentuak 43 metro koadro eta 3,7 metroko altuerako sabaiak ditu, kanpoalderako leihoak eta bistan dauden habeak. Neurri hauek zabaltasun eta erosotasun sentsazioa ematen diote espazioari.
Logela bat 180×200 ohearekin, egongela, sukalde-jangela, ohe bihurtzen den sofa eta komuna. Banaketa funtzional praktikoa da. Xehetasun guztiak kontuan hartu ditugu oporraldiaz gozatzeko eta etxetresna eta gailu elektriko ezberdinez osatua dago etxebizitza.
ESTUDIOA
38 metro karratuko espazio ireki bat da. Apartamentu xarmant hau 180×200 ohe batekin, komuna, etxetresna elektriko guztiekin hornitutako sukaldea, egongela bat eta ohe bihurtzen den sofa batekin dago osatua. Bikote edo familia txikientzako aproposa da. Oporraldiaren lehen egunak lasai goza ditzazun sukalde eta bainugelako kit txiki bat zure esku jartzen ditugu.
DELUXE APARTAMENTUA
Apartamentuak 52 metro koadro eta 3,70 metroko altuerako sabaiak ditu, eta honek zabaltasun eta erosotasun sentsazioa ematen dio. Gure familian, apartamentuari “zabala” esaten diogu. Aldamar kalera leihoak eta habeak bistan ditu.
Sukalde eroso bat, jangela eta ohe bihurtzen den sofa bat egongelan. Sukaldea guztiz hornituta dago ontzi-garbigailu eta garbigailu batekin, egonaldi luzetarako egokitua. Beharrezkoak diren etxetresna elektriko txiki guztiak, hala nola irabiagailua, txigorgailua, zukuak egiteko makina, kafetera italiarra eta Nespresso kafe-makina.
Beste aldetik logela nagusia eta komuna daude. Logela nagusiak bere leihoa du, 180×200 ohea, zaharberritu dugun armairua ditu. Ohearen oinean banku bat, besaulki txiki batek eta artelan ezberdinek osatzen dute logela.
Guri buruz
KAIXO!
Imanol eta Maria gara, Getariaz eta Getarian maitemindu den bikote gaztea. Ilusio horrekin abiatu dugu proiektu hau, Katu Kale apartamentuak. Xehetasun guztiak zaintzen saiatu gara zure egonaldiaz goza dezazun eta bide batez Getariaz eta bertako jendeaz maitemindu zaitezen, guk egin genuen bezala.
Hiru apartamentuak XVIII. mendeko harrizko eraikin baten beheko solairuan daude kokatuta. Garai batean armadore familia batena eta gerora antxoa gatzatzen zuten fabrika bat bihurtua. Getariako hirigune historikoko kalerik lasaienetako batean daude apartamentuak, portura doan kalexka batean. Bere lasaitasunagatik da Getarian kale hau, Aldamar kalea, Katu kale bezala ezaguna, katuen kalea. Bertako jende eta ohituren omenez, Katu Kale Apartamentuak deitu diogu.
Getaria Gipuzkoako kostalde osoko herririk ederrenetariko bat da, alde batean hondartza lasai bat du, eta bestaldean aldiz, hondartza basati bat. Getaria Elkano marinelaren jaioterria da, munduari bira osoa eman zion lehena. Arrantzale giroko herria da eta bere gastronomian arraina parrilan eta txakolina jatorrizko izendapenarekin ezagun dira. Kulturaz ere gozatu daiteke, nazioartean ospetsua den Balentziaga jostunaren museoa ezagutuz. Gozatzeko herri txiki bat da Getaria. Gozatzeko herri txiki bat da Getaria.